Bach familia

Johann Sebastian Bach, Bach familiako ezagunena.

Bach familia (alemanez: Familie Bach) Turingiako musikari familia ospetsua izan zen.

Bi mende eta erdiz familia horretako kideek txantre, organo-, klabe- edo biolin-jotzaile gisa egin zuten lan. Lurrari eta tradizioari atxikitako luterotar gartsu horiek aita edo aitaginarrebaren postu berean jardun zuten askotan, eta familia handiak osatu zituzten. Saxoniako dukerrian eta Arnstadt printzerrian bizi izan zen leinu horrek berrogeita hamarren bat musikari nabari eman zituen: guztietan gailurra Johann Sebastian Bach izan zenk. Familian ezagutzen den asabarik zaharrena Hans Bach errotaria eta zitara-jotzailea izan zen (1520 inguruan sortua); Veit Bach semea (Weimar, 1550 inguruan - 1619), okin eta musikaria, Johann Sebastianen birraitona zen.


Developed by StudentB